Jaialdia

Homeless Film Festival jaialdiak lehen planoan jartzen du, kulturaren bidez (zinema eta antzerkia), gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonen errealitatea. Jaialdi hau 2011n hasi zen Manchesterren (Erresuma Batua) eta 2016az geroztik Bizitegik Bilbon antolatzen du jaialdi hau, arte eszenikoen bidezko inklusioari buruzko herritarrentzako interes handiko jardunaldi kulturalak eratuz. 2023an Bizitegik Homeless Film Festival jaialdiaren 8. edizioa ospatuko du Bilbon.Jaialdiak film laburrak grabatzea eta ekoiztea sustatzen du, baita baztertuta dauden pertsonekin antzezlanak sortzea eta antzeztea ere, pertsona horiek ahalduntzeko eta bizi dituzten errealitateei ahotsa emateko. Film laburren proiekzioa eta etxegabetasunari eta gizarte-bazterketari buruzko antzezlanen emanaldia bateratzen ditu zinemaldiak.

Trofeo-b

Besarkada Saria.