Homeless film Festivalaren irekiera ikusgarria!
Homeless Film Festival jaialdiaren zazpigarren edizioa abian da, eta a ze martxarekin!
Ikastetxeetatik eta prestakuntza-zentroetatik etorritako 300 pertsonak baino gehiagok emozioz bete dute Bizkaia Aretoa, oso-osorik antzerkira eskainia egon den goizeko saioan. Bertan, Bizitegiko Kuskurrum konpainiak jaialdia irekitzeko aukera izan du “Cuando no hace falta decir nada…más” lanarekin. Clotilde Pérezek zuzendutako taldeak antzezlan alai bat taularatu du, ikusleek txalo artean jaso dutena. “Cuando no hace falta decir nada…más” hainbat pasarte labur eta dinamikok osatzen dute, eta horiek Raffaella Carra paregabearen Hay qué venir al Sur klasikoaren erritmora egokitutako pasarte originalek eman diote jarraikortasuna. Zalantzarik gabe, antzezlanaren amaiera, publiko guztiak batera eta ozen abestu duenean, jaialdi osoan zehar bizi ahal izango den unerik nabarmenetako bat izango da. Kuskurrumek martxa ekarri du eszenatokira, eta martxa gustatzen zaigu, beraz, ez dago hau alde batera utzi beharrik.
Premisa honen pean, Ibarrekolanda BHIko ikasleek Kuskurrum-en lekukoa hartu dute, eta Doctor Deseoko abeslari den Francis Diez handiaren kolaborazioarekin batera koreografia bat aurkeztu dute Cuánto frío hace en Saturno kantuaren erritmoan.
La coreografía ha emocionado al público, que ha brindado una gran ovación al grupo.
Koreografiak entzuleak hunkitu ditu, eta txalo zaparrada handia eman dio taldeari.
Ondoren, goizeko saioa amaitzeko jaialdiaren aurtengo edizioko plater nagusietako bat erreserbatu da. Publikoak Igor Martín de Vidalesen zuzendaritzapean Ibarrekolanda BHIko Arte Eszenikoen Batxilergoko ikasleek antzeztutako “Zuen aulki hutsak gure noraeza” antzezlana ikusteko aukera izan du. Gaur egun etxerik gabeko ehunka emakumek edo migratzailek bizi duten errealitatean oinarritzen da obra, kalean bizi diren jendearekiko hotz agertzen diren hiri eredu berriei kritika zuzena eginez. Antzezlanak entzule guztiak hunkitu ditu. Testigantzaren gordintasuna oinarri musikal zoragarri batez hornitua egon da, Ibarrekolanda BHIko ikasleek beraiek osatutako banda bati esker, Francis Díezen kolaborazioa berriz ere kontatuz. Kasu honetan, Abrázame izan da “Zuen aulki hutsak gure noraeza” antzezlanaren soinu-bandaren kanta nagusia.
Txalo zaparrada handia izan da Ibarrekolanda BHIren lanak eskaini dituen 40 minutu ikusgarriei amaiera emateko.
2022ko Homeless Film Festival jaialdia publikoarekin berriz elkartzeak merezi zuen indarrarekin hasi da, bi edizio partikular samarren ondoren.
Eta martxak aurrera jarraitzen du! Gaur arratsaldean gehiago. Ez dadila gelditu!