“Callejones sin Estrellas”: agertokia babesleku eta bozgorailu gisa

Mujereando
Callejones sin Estrellas

Bilboko BBK Salak Mujereando antzerki konpainiaren “Callejones sin Estrellas” antzezlana hartu du gaur. 

Etxegabetasun-egoeran bizi izan diren emakumeek osatutako antzerki-konpainia da Mujereando, esku-hartze artistiko eta sozialeko proiektua. Carmen Tamayoren zuzendaritzapean, konpainia Antzerki Sozialaren eta Antzerki Dokumentalaren erreferente nazional gisa finkatu da, bere proposamen estetiko, etiko eta eraldatzaileari esker.

Tamayok kolektibo ahulenak ikusarazteko eta horiei ahotsa emateko tresna terapeutiko gisa erabiltzen du antzerkia. Aldi berean, salaketa eta sentsibilizazio sozialerako bitartekari gisa funtzionatzen du. Honi esker, emakume horiek fokuen azpian kokatu ahal izan dira eta eszenatoki batean hitza hartu ahal izan dute, kalean ikusezinak izan ondoren.

Mujereando 1
Callejones sin Estrellas

“Callejones sin Estrellas” antzezlanak agerian uzten du etxerik gabeko pertsonak ere herritarren parte direla eta zuzenbide-estatu batek babesten dituela. “Etxe” premiatik abiatuta modu kolektiboan sortu den antzerki-proposamena da hau. Sormen-prozesuan parte hartu duten emakumeak, hitzaren esanahian, oroitzapenetan, emozioetan, desioetan, atsekabetasunetan eta abarretan murgildu dira. Proposamen arriskutsua eta artistikoki oso osatua da, aldarrikapenetik eta gaurkotasunetik asko duena.

Gizarte-bazterketa egoeran dauden emakumeen bizi-esperientziatik jaiotako antzezlan honek publikoa hunkitu du lehen unetik, eta erakutsi du antzerkia babesleku, bozgorailu eta eraldaketarako tresna izan daitekeela aldi berean.

Irudikapen artistikoaz harago, topaketa bat bizi izan da gaur BBK Salan. Arte eszenikoa salaketa, bisibilizazio eta itxaropen tresna gisa balioan jarriz. Obra bat aurkezteaz gain, duintasunari, herritartasunari eta ikusia izateko eskubideari buruzko hausnarketa kolektiboa egitera gonbidatu du ikuslea Mujereandok. Aretoa txalo, konplizitate eta begiradaz betetzea lortu dute, interpreteen eta ikusleen arteko hesia hautsiz.

Izan ere, Carmen Tamayok antzezlana aurkeztutakoan aipatu bezala, inor ez da aretotik sartu bezala irten.

Mujereando 2
Callejones sin Estrellas