Homeless Film Festival jaialdiaren 10. edizioaren hasiera Bizkaia Aretoan

Hasi da Homeless Film Festival 2025 jaialdiaren jardunaldirik berezienetako bat Bilboko Bizkaia Aretoan. Gaur eta bihar, gizarte bazterkeriako egoeran dauden pertsonak aktore diren antzerki eta filmez gozatzeko aukera egongo da.

Jaialdiko lehen egun hau antzerki sozialarena izanda, goizeko ekitaldia Kuskurrum, Auzo Arima eta Zenbatu konpainiek girotu dute. Antzezlanen artean, IES Ibarrekolanda BHIko Batxilergo Artistikoko ikasleek dantzak eskaini dituzte. Dagoeneko Homeless Film Festivalen ohikoak dira aipatutako arte konpainiak, eta beste behin, antzezlanetan gizarte bazterketako hainbat egoera salatu dituzte.

AlbisteaTeatro
Kuskurrum Antzerki Konpainia

Kuskurrum konpainiak ekarri du taulara goizeko lehen antzezlana “Son las 45 y 10” antzezlanarekin. Antzerki konpainiaren 45. urteurrenari eta Homeless Film Festival jaialdiaren 10. urteurrenari erreferentzia egiten dion izeneko antzezlan honek Bilbok izan duen eboluzioari eta jaialdiaren ibilbideari egin die keinu antzerki eta rap doinuak uztartuz. Bizitegi Elkarteari eskerrak emanda bukatu dute antzezlana. 

AuzoArimaTeatro
Auzo Arima Antzerki konpainia

Jarraian, Auzo Arimak antzeztu duen “Gure Arima” antzezlanak, auzoetako bizitza ekarri du taulara, Errekaldekoa hain zuzen. Urteen errepasoa eginda, 2025era heldu dira auzoak jasandako eraldaketa eta egunerokotasunaren berri emanez. Errekaldera kanpotik lanean etorritakoez, eta auzoan bertan izandako aldaketa erakutsi dute. Errekalde harrera auzoa dela argi geratu. “Hartzen eta partekatzen duen auzoa da Errekalde. Ondoko bizilagunari esker bizi dena. Erantzunkidetasuna ezinbestekoa da auzoan bizitzeko.”

ZenbatuTeatro2
Zenbatu Antzerki Konpainia

Antzerkiarekin bukatzeko, Zenbatu antzerki taldeak “Dime la verdad” antzeztu du. Etxegabetasun egoera ekarri dute taulara “Zapalduen olerkia” abestiak hasiera emanda.  Egoera desberdinak ekarri dituzte taulara, eta laguntza eskatzearen beharraz eta zalantzaz, beldurraz eta lotsaz, eta bereziki ezinegonaz hausnartzera eraman du publikoa hasieratik.  Gizarte indibidualista honi argazki bat egin diote antzezlana bukatzeko. Eta txalo artean, duintasunez bizitzeko eskubidea aldarrikatu dute.

Ivan Iparragirre Zenbatu eta Auzo Arima antzerki taldeetako zuzendariak bertaratutako publikoa eskertu du, antzezlanak publiko gabe ezer ez direlako.

Homeless Film Festival jaialdiaren hasiera baino ez da izan hau. Arratsaldean, antzerkiaren sozialaren leku izaten jarraituko du Bizkaia Aretoak.

IbarrekolandaDantza1
IES Ibarrekolanda BHIko Batxilergo Artistikoko ikasleak