Homeless Film Festivalaren laugarren edizioa ofizialki aurkeztua
Azaroaren 5ean Bilboko Bizkaia Aretoan IV. Homeless Film Festivala aurkeztu zan. Aitor Ipiña (Bizitegiko gerentea) Miren Gabantxo (UPV/EHU-n publizitate doktorea), Eider Aznar (Begoñazpi Ikastolako ikasketa burua) eta Iñigo Cobok (Santurzine jaialdiko zuzendaria) emandako prentsaurrekoak jaialdiaen nondik norakoak azaldu zituen.
Homeless Film Festivalen laugarren edizioa azaroak 13 eta 14ean izango da Bilboko Bizkaia Aretoan eta azaroak 15ean Donostiako Victoria Eugenia Antzokian (Sala Club). Jaialdia beste urte batez Bizitegik antolatua dago, eta Emaús Fundazioarekin batera Donostiako jardunaldia. Bertaratzeko sarrera dohakoa izango da tokiak bete arte, eta izen ematea hurrengo plataformaren bitartez egin daiteke: www.bizitegi.org/inscripciones.