Ai ama, zer nolako antzezlana!
Apurtuta egon arren, gauzak politak izan daitezke. Azken finean, ez daude hain gaizki. Eta horren froga da hautsien paradisua, hor zilegi baita barre egitea, harritzea: “Ai ama, ai ama!”.
Ai ama nola dibertitu den gaur publikoa Parena antzerki konpainiaren “El paraíso de los rotos” antzezlanarekin. Barre algara etengabeak izan dira magia hutsa den antzezlan batean. Izan ere, clown, opera, ikutu bufoneskoa eta umore beltza nahasten ditu Tomas eta Juanaren istorioa kontatzeko, nola ezagutu zuten elkar eta nola amaitu zuten hautsien paradisuan, non nahi ez den guztia botatzen den, hausten dena, konexio arazoak dituena edo ez, baina jada hautsita dagoena.
Barrearen bidez, publikoa identifikatuta sentitzea lortu du, denok hautsi baikara gure bizitzako uneren batean, arrazoia edozein dela ere: familia, laguntzarik eza, akatsak, istripuak… Hondoa jo eta berriro saiatu arte, beti egongo baita zerbait polita eta merezi duena.
Ai ama zer nolako antzezlana, publikoak zutik eta txaloka agurtu baititu aktoreak. Eta zirraraz irten dira, egunak hautsi diena, hautsi badie, zelabait konponduta.
* Emanaldi hau Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak kofinantziatu du.