Artedramaren eskutik, Miñan antzezlana

Artedrama Arte Eszenikoen Plataformaren eskutik, Ander Lipusek zuzendutako “Miñan” antzezlana antzeztu dute arratsaldean Sambou Diaby, Eihara Irazusta, Mikel Kaye eta Lipusek berak.

Lipusek hasiera emanda, ikuslea Ibrahima Balderen historian kokatuta hasi da antzezlana. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika baita antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua.

Minan antzezlana

Miñan antzezlanak antzerkia gizarte gaietan sentsibilizatzeko bide gisa ulertzeko balio du. Lanak gizarte kritika argia egiten du migrazio politikak, kanporatze-prozesuak eta pertsona migratzaileak deshumanizatzeko joerak agerian jarriz; baldintza inhumanoak ikusarazten ditu eta horiek kritikatzeko espazio bat sortzen du. Aldi berean, migrazioan normaltzat hartzen diren baina askotan “zentzugabe” bihurtzen diren istorioei ahotsa ematen die, haien kontakizuna entzunaraziz eta protagonismoa kendu gabe.

Minan antzezlana1

Kontakizun oso pertsonala eta hunkigarria da, miñaz eta beldurraz josia, baina baita esperantzaz ere. Aktoreen lana sentsibilitatez eraikia dago, zauriak gordez baina kontatzeko premia azpimarratuz, Bizkaia Aretora hurbildu diren ikus-entzuleak barruraino hunkitu eta hausnarketara bultzatu ditu arratsalde honetan Miñanek.

Minan antzezlana3

Publikoak zutik eta txaloka eman dio amaiera Bizkaia Aretoan ospatzen den Homeless Film Festival jaialdiko gaurko egunari.