Bizitegik Homeless Film Festival jaialdia berrasmatu du bere zortzigarren edizioan
Homeless Film Festival jaialdiaren zortzigarren edizioa berritasunez beteta dator, eta horien artean eskaintzaren zabalera aurkitzen da, bere karteldegia lau jardunalditara hedatuz, azaroaren 7, 15, 16 eta 30ean. Bizitegik beste urte batez antolatzen duen jaialdiak proposamen erakargarria aurkezten du, azken urte honetan egindako lanekin berritua, eta ohiko eskaintzari bi film luzeren proiekzioa gehitu dio. Hortaz, azaroaren 15ean eta 16an antzerkiari eta zinema sozialari eskainitako ohiko jardunaldiak egingo dira Bizkaia Aretoan, eta azaroaren 7an Golhem Alhondiga zinemetan eta azaroaren 30ean Santurtziko Serantes Club Aretoan ikusleek distira handiko bi film ikusteko aukera izango dute. Zinema eta antzerki sozialaren jaialdi honek arreta berezia jartzen du etxerik gabeko pertsonak eta gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonak. BBKren, Euskal Herriko Unibertsitatearen, Santurzine Jaialdiaren eta Santurtziko Zine Klubaren laguntza duen ekimen bat da, eta baita ere zenbait ikastolak eta ikastetxeak parte hartzen dute bertan (Begoñazpi Ikastola, Artxandape Ikastola, IES Ibarrekolanda BHI, IES Ondarroa BHI, IES Rekalde BHI). Aurten ere, Homeless Film Festival Euskadiko erreferentziazko gizarte zinema eta antzerki jaialdia izango da, eta horren xehetasunak https://homelessfestival.org/ webgunean ikus daitezke.
Berrikuntza nagusia zinema arloan
Bizitegiren ezaugarria da Homeless Film Festivalarekiko interesa duten pertsona guztiei gero eta kalitate handiagoko edukia eskaintzen saiatzea. Horregatik, 2023ko edizio honetan, film luze aipagarriak ikusleei hurbiltzen saiatu da. Horrela, azaroaren 7an, Bilboko Golem Alhóndiga Zinemetan, besteak beste Penelope Cruz eta Luis Tosar aktore ospetsuak protagonista dituen eta Juan Diego Bottok zuzendutako “En los márgenes” filmaren proiekzioaz gozatu ahal izango da. Bestalde, Homeless Film Festival jaialdiaren zortzigarren edizioaren amaiera azaroaren 30ean izango da, Santurtziko Serantes Club Aretoan, Álvaro Gago Díazek zuzendutako “Matria” pelikularen proiekzioarekin. Pelikularen protagonisten artean María Vázquez, Santi Prego eta Soraya Luaces daude, eta bi emanalditan eskainiko da, 18:00tan eta 20:00tan.
Anzterki sozialaren jaia
Azaroaren 15ean Bilboko Bizkaia Aretoan programatutako jardunaldia antzerkiari eskainita egongo da bere osotasunean. Goizean Bizitegiko bi antzerki konpainiek beraien lanak antzeztuko dituzte. Kuskurrumek emango dio hasiera jaialdiari, Miguel de Cervantesen “La Cueva de Salamanca” lanaren moldaketa bat antzeztuz, Clotilde Pérezen zuzendaritzapean. Ondoren, azken edizioetako ohiturari jarraituz, Ibarrekolanda BHIko ikasleek “Ibarrekolanda Arte Batxilergoko ikasleen dantza” izeneko dantza eskainiko dute. Goizeko emanaldiari amaiera emateko, jaialdiko beste klasikoetako bat, Ivan Iparragirrek zuzentzen duen Zenbatu antzerki konpainia, “Sobreviviendo” antzezlanarekin agertuko da. Arratsaldeko emanaldirako Arrels Fundació etorriko da Kataluniatik, “Casting” antzezlana taularatzeko. Gainera, bertaratzen direnek Zenbatu konpainiaren “Sobreviviendo” antzezlanaz gozatzeko aukera izango dute berriro.
Film laburren artean aniztasuna nagusi
Bizkaia Aretoan egingo den azaroaren 16ko jardunaldia ikus-entzunezko edukiari zuzenduta egongo da. Santurzine jaialdiko Kalean sailean aukeratutako film laburrak eta Bizitegin ekoitzitako film laburrak proiektatuko dira goizean. Horrez gain, goizean ere ikastetxeetako ikasleek (Arxandape Ikastola, Begoñazpi Ikastola, IES Rekalde BHI, IES Ibarrekolanda BHI, IES Ondarroa BHI) egindako film labur finalistak proiektatuko dira. Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, Santurzine jaialdiko Kalean sailean hautatutako film laburrekin gozatzeko aukera izango dugu berriro, eta esan behar da Eñaut Castagneten “Muga” film laburra izan dela Bizitegik emandako Kalean sariaren irabazlea. Kalean saileko film laburrez gain, Bizitegin Iñigo Coboren zuzendaritzapean ekoitzitako “Mil Colores” eta “Un dia en la vida” laburmetraiez gozatu ahal izango dela, eta baita ere sail ofizialean parte hartu dutenez ere. Arratsaldeko emanaldi hau ere, Xabier Madariaga kazetariak aurkeztuta, Unibertsitateko ikasleek (Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea-UPV/EHU) egindako film labur finalistak proiektatuko dira. Azkenik, jaialdiaren sail ofizialeko Besarkada Saria emango zaio Adrian Ordoñezek zuzendutako “Todo va bien” film laburrari.