Unibertsitatea eta ikastetxeak
Unibertsitate eta ikastetxeetako ikasleekin sentsibilizazioa
Helburu nagusia ikasleek etxegabeen zein gizartetik baztertuta dauden pertsonen errealitatea ezagutzea da, ondoren Bilboko Homeless Film Festival jaialdiaren 9. edizioan aurkeztuko diren laburmetraiak garatzeko aukera izan dezaten.
Horrela, unibertsitate eta ikastetxeetako sentsibilizazio jardunaldien bitartez, sentsibilizazioa bultzatu nahi dugu, eta baztertutako pertsonenganako jarrera positiboak garatu. Modu honetan gizarte inklusiboago bat lortuko dugu.
Teknika aktibo eta parte hartzaile gisa erabiltzen dugu World Ganchito metodologia, gizarte-bazterkeriako egoeran dauden pertsonak gazteengana hurbiltzeko. Hau da, errealitate hori ikasleei hurbiltzen saiatzen gara, Homeless Film Festivalen programazioaren barruan egin behar dituzten film laburretan isla dezaten.