Bizitegiren laburmetariak
Bizitegin bi zinema tailer garatu ohi ditugu, eta horien emaitza bi film labur ekoiztea da. Film laburrek balio berezia dute; izan ere, gizartean baztertuta dauden pertsonak dira film laburren gidoiak sortzen dutenak, ekoizpenaz eta grabazioaz arduratzen direnak, eta, gainera, aktoreak dira. Aurten ere, ekoiztutako film laburrak Homeless Film Festival jaialdiaren 9. edizioan estreinatuko dira.