Gazteen energiak jarraipena eman dio jaialdiari
Homeless Film Festival jaialdiaren bigarren eguna Arxandape Ikastola, Begoñazpi Ikastola, IES Rekalde BHI, IES Ibarrekolanda BHI eta IES Ondarroa BHI ikastetxeetatik etorritako gazteriaren energiak eman dio jarraipena. Beraiek izan dira protagonista goizeko emanaldi honetan.
Baina hauek protagonismoa hartu baino lehen, Zenbatu konpainiak eman dio hasiera saioari, eta “Si me das a elegir” antzezlana eskaini du berriro. Bezperan bezala, Ivan Iparragirrek zuzentzen duen konpainiak jendea bere eserlekuetatik altxarazi du, txalo zaparrada nabarmena jasoz.
Antzezpen honek 2022ko edizioko antzerki atala itxi du, eta zineman murgiltzeko garaia iritsi da. Ikusleek gozatu ahal izan dituzten lehen film laburrak Bizitegiko zinema tailerretan egindakoak izan dira, eguneko zentroetako erabiltzaileek egindakoak. Bizitegik zinemagintzan sinesten du gizarte bazterkeriari aurre egiteko bide gisa, eta nabarmendu behar da erabiltzaile horiek beraien istorioak garatzeko duten grina. Istorio horiek txalo zaparrada handi batekin jaso dituzte ikusleek.
Ondoren, aretoan, Marina Sesumagak egindako “Yira” laburmetraia proiektatu da, Santurzine jaialdiko Kalean sailean saritua izan zena. Hemen ere, Marina Sesumaga zuzendariak Besarkada saria jaso duena.
Goizeko emanaldiari amaiera emateko, ikastolek eta ikastetxeek egindako film labur finalistak proiektatu dira, zehazki, Arxandape Ikastolan, Begoñazpi Ikastolan, IES Rekalde BHIn, IES Ibarrekolanda BHIn, IES Ondarroa BHIn. Ikastetxe bakoitzetik film labur saritu bat aukeratu da, ondoren proiektatuz. Hauek izan dira aukeratutakoak: IES Ondarroa BHIko “Ihesi”, IES Rekalde BHIko “Artistak Kalean”, Arxandape Ikastolako “La última batalla/Azken guda”, Begoñazpi Ikastolako “Aske maite, aske bizi”, eta IES Ibarrekolanda BHIko “Hasperen batean”.
Edizio honetan nabarmendu beharrekoa da proiektatutako lanen maila altua, eta publikoak ikusitakoarekin gozatu duela esan dezakegu.
Zinemari eskainitakoa hasi besterik ez da egin, eta gaur arratsaldean azken traka lehertuko da, emozio handiak iragartzen dituen programa bat prestatu baita. Zuen zain gaude!