Homeless Film Festival lehen aldiz Donostian

20191111 113228 1

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu eta Emaus Gizarte Fundazioak eta Bizitegik antolatutako jaialdiaren helburua da kale egoeran bizi diren pertsonen egoerari buruzko “hausnarketa gune berri bat” irekitzea.

https://www.gipuzkoa.eus/es/web/multimedia/-/homeless-film-festiv-2

Homeless Film Festival jaialdia azaroaren 15an egingo da, Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan, eta bi saio izango ditu, bat goizean eta bestea arratsaldean. Maite Peña Gizarte Politiketako diputatuak prentsaurrekoan azaldu duenez, Homeless Film Festivalen helburua da “gizartean baztertuta edo baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonen gizarteratzeari buruzko sentsibilizazioan sakontzea”, eta, horretarako, zinemaren eta antzerkiaren bidez errealitate horiek gizartera hurbilduko dira, “eztabaidarako eta hausnarketarako gune berri baten” bidez. Maite Peñarekin batera, Emaus Gizarte Fundazioko Iune Polo eta Bizitegiko Aitor Ipiña egon dira, balioa emanez erakundeen arteko lankidetzari, etxerik gabeko pertsonek jasaten dituzten gizarte-bazterketako egoerak agerian jartzen jarraitzeko.