Gizarte antzoki olatu erraldoia Bizkaia Aretoan

IV. Homeless Film Festivalaren lehen jardunaldiak emozioz beteriko istorioak ekarri ditu Bilbora, gizartearengandik baztertuta dauden pertsonen errealitatean fokua jartzen duten istorioak. Goizeko saioa ikastetxe ezberdinetatik hurbildutako publiko gazte batez bete da, arratsalderako erreleboa publiko orokorrago bateri emanaz.

Jaialdiari hasiera emateko Bizitegi elkartea osatzen duten erabiltzaileen Kuskurrum konpainiak aurkezten duen “Erase una vez…una comunidad” antzezlana izan genuen, Cloti Perezek zuzendutakoa. Txalo zaparrada bat medio, Sevillatik datorren Mujereando antzerki konpainiaren unea iritsi zen, Carmen Tamayok zuzentzen duen “Invisibles” antzezlana aurkeztuz. 

Arratsaldean Bizitegiren Zenbatu konpainia izan genuen ikusgai, Iván Iparraguirrek zuzentzen duen “Desarraigadas” lanarekin. Lehen egun hau bukatzeko, Madrildik datorren Yeses konpainiaren emanaldia izan genuen, Elena Canovasek zuzentzen duen “Tareas para una vuelta de tuerca” antzezlana aurkeztuz.