Homeless Film Festivalaren estreinaldi arrakastatsua Donostin
Victoria Eugenia antzokiko Club aretoak lehen aldiz jaso zuen Homeless Film Festivala Donostin. Jardunaldia goizeko 10etan hasi zen etxegabeen errealitatea erakusten duten laburmetraien proiekzioarekin. Hauez gain, IES Koldo Mitxelena (Renteria) eta Axular Lizeoa (Donostia) ikastetxeek egindako piezak ikusgai izan genituen. Gero Zenbatu antzerki konpainiak “Desarraigadas” antzezlana aurkeztu zuen.
Arratsaldean, 18:00tatik aurrera Manchesterreko Homeless Film Festival, Santurzine Jaialdiko Kalean sekziokoak eta Bizitegiko erabiltzaileek egindako laburmetraiak ikusi ahal izan genituen.
Donostin izandako jardunaldia asistentzia arrakasta handia suposatu du, prest zeuden toki guztiak betez eta etorkizunera begira hurrengo ediziotarako atea irekia utziz.