Gozatu ederra gizarte zinemarekin

Homeless Film Festivaleko bigarren jardunaldia emozio handiz bizi izan zen Bilbon. Bezperako antzerki jardunaldiak maila oso altu jarri zuen baina ikastetxe ezberdinetan zein UPV/EHUko ikasleek landutako laburmetraiak eta Santurzineko KALEAN atalean proiektatutakoak ez ziran atzean geratu.

75253007 129940481759957 8397217184635420672 o

Goizeko 10etan abiatu zen proiekzioa, etxegabeen errealiatea erakusten duten laburmetraiak eta Artxandape Ikastola, Begoñazpi Ikastola eta IES Ibarrekolandak parte hartutako ikastetxeen arteko lehiaketan finalistak izan diren laburmetraien proiekzioarekin. Horrez gain berriz ere Zenbaturen “Desarraigadas” antzerki lanaz gozatu ahal izan genuen.

Arratsaldean, 19:00tatik aurrera, Xabier Madariaga EITBko kazetaria izan genuen gidari. Saio honetan Santurzine Jaialdiaren Kalean saileko piezak, Bizitegiko erabiltzaileek egindakoak eta UPV/EHUko Komunikazioa eta Gizarte Zientzien Fakultateko ikasleen artean finalista izandako laburmetraiak ikusi ahal izan genituen.
Bukaeran, Bilbon jaialdia agurtzeko, bertaratutako publikoak luntx batez gozatu ahal izan zuen.