Sevillako jainkosek beraiena egin dute Bizkaia Aretoa

Etxerik gabeko emakume talde batek terapiarik onena aurkitu du antzerkian: bertan beraien arima biluzten dute, beraien errealitatetik ihes egin eta pixkanaka ahalduntzen dira bertan. Horrela aurkezten dizkigu dokumentalaren sinopsiak Mujereando: El quejío de una diosa” filmeko protagonistak.

Hau izan da Homeless Film Festivalen ardatz nagusia jaialdiaren lehen arratsaldean. Jaialdiaren klasiko bilakatu den Mujereando antzerki taldea hobeto ezagutzeko aukera izan dugu. Sevillako taldeak zenbait urte badaramatza Bilbo bisitatzen, Carmen Tamayoren zuzendaritzapean egindako obra ezberdinak taularatuz, eta jaialdiaren seigarren edizio honetan beste modu batez presente egon nahi izan dute.

3D6A0727

Carmen Tamayo bera da dokumental honen zuzendaria, eta orain arte agertokian egiten zutenagatik ezagutzen genituen emakumeei ahotsa eman nahi izan die. Tamayo dokumentala aurkeztern izan dugu Bilbon, eta gaur egun etxerik gabeko hainbeste emakumek bizi duten egoeran jarri nahi izan du arreta. Etxerik gabeko pertsonen % 20 inguru diren arren, emakumeak askoz ere ahulagoak dira bizimodu kaletar bat izateko, askok eta askok kalean bertan biolentzia pairatzen dutelarik. Horregatik guztiagatik, Mujereando, antzerki-talde batez gain, taldekide guztientzat eguneroko oinaze eta estresak askatzeko gunea da.

Zuzendariaz aparte, taldeko hiru aktorek Bizkaia Aretoan egon nahi izan dute bideo baten bidez. Bideo horretan, bertaratutakoak agurtu eta etxerik gabeko pertsonen egoerari buruz hausnartzera gonbidatu nahi izan dituzte, haiekiko enpatia lantzera animatuz.

3D6A0827

Aretoan egon den publikoak dokumentalaren proiekzioa arretaz jarraitu du, agerpen jainkotiar bat ikusten duenaren arretarekin, Sevillatik etorri beraien bizitzeko eta aske izateko gogoarekin Bizkaia Aretoa bete duten jaionkosena.

Proiekzioaren amaierak txalo zaparrada bat ekarri du, matxismoa eta genero indarkeria gogor kolpatzen duten txalok aretoan nagusi zen isiltasuna hautsiz. Txalo zaparrada hori Carmen Tamayok jaso du oholtza gainean, Bizitegiko antolatzaileek taldeari emandako Besarkada sariarekin batera.

3D6A0792 copia

Mujereando taldeko jainkosek Bilbo hartu dute, eta haren ohiuarekin bat egin du matxismoa eta genero-indarkeria onartzen ez duen gizarte oso batek.