Bigarren jardunaldia indartsu hasi da

D6A0944

Homeless Film Festivaleko bigarren goizak zinema eta antzerki dosi eskuzabala eskaini die bertaratutakoei, gehienak Bizitegiko film laburren tailerrean parte hartu duten ikastetxeetatik etorriak.

D6A0943

Ekitaldiari hasiera emateko, Bizitegiko erabiltzaileek beraien zine tailerrean egindako bi film labur proiektatu dira. Bezperan bezala, lan hauek harrera bikaina izan dute ikusleen artean, eta gizarte-bazterkerian dauden pertsonen egoerari buruz hausnartzera gonbidatu dituzte. Gainera, gizarte-bazterketari buruzko ikuspegi osoago bat emateko, berriz proiektatu da Santurzine jaialdiko Kalean sailean hautatutako Alberto Molina Jimenezen ¿Quién eres? lana. Gainera, Iñigo Cobo, Santurzine jaialdiko zuzendaria, izan dugu, eta Kalean saila aurkezteaz gain bertan egiten den hautaketa prozesua azaldu die bertaratutakoei.

D6A1014

Jarraian, ikastetxeetako ikasleek egin dituzten film laburrak aurkezteko aukera izan dute, eta ekoiztutako filmetan gizarte bazterkeria ikuspuntu ezberdinetatik landu dute. Aurkeztutako lanen ebaluazio gogor bat egin behar izan du Bizitegiko zentroetako jendeak osatutako epaimahai batek, eta Bizkaia Aretoan ikastetxe bakoitzeko lan irabazleak proiektatu dira. Gauzak horrela, Homeless Film Festival 2021en ikastetxeen kategoriako palmaresa honela osatu da:

– “Las voces de la calle” IES Ondarroa BHI

D6A1042

– “Vagabundos”, IES Rekalde BHI

D6A1063

– “190 grados”, Artxandape Ikastola

D6A1074

– “Denbora Makina”, Begoñazpi Ikastola

D6A1104

– “Berpiztu”, IES Ibarrekolanda BHI

D6A1115

Zinemaren atala amaitu ondoren, Zenbatu antzerki taldeak berriz ere bere Inork/Nadies obra antzeztu du. Gizartetik baztertuta dauden pertsonek bizi duten egoera errebindikatzeko oihua da lan hau, askotan hauek ez baitira gizartearen aurrean ikusgai. Beste behin ere, Zenbatuko aktoreek bertaratutako pertsonak ikuskizunaz gozarazi dituzte, eta, zalantzarik gabe, antzerkiaren bidez hausnarketa hausnarketa sakonago bat egiteko osagaiak eskaini dizkiete.