Zinema soziala amaiera ekitaldirako

Eta iritsi moduan, joan egin da. Homeless Film Festival jaialdiaren seigarren edizioa dagoeneko historia da. halaxe da behintzat rogramazioari dagokionez, bi egun hauetan bizitakoa ziur aski luzaroan egongo baita protagonisten eta ikusleen oroimenean. Ostegun arratsaldeko saioak eman dio amaiera seigarren edizioari, eta aurten publikoarekin berriz ere topo egitea izan da azpimarragarriena.

3D6A1209

Xabier Madariaga kazetariak gidatu du gaur arratsaldeko gala, eta bertaratutakoek gai sozialak ardatz duten film laburrez gozatu ahal izan dute.

3D6A1231

Arratsaldeko proiektatutako lehen lanak Bizitegiko film laburren tailerrean egindakoak izan dira, eta ikusleen aurrean egindako hirugarren emanaldian ere txalo zaparrada jaso dute berriro.

Ohi bezala, aurten ere UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasleek gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonen errealitatera hurbildu nahi izan dute. Bigarren eguneko arratsaldea ikasleentzat izan da, eta egindako film labur guztien artean sarituak proiektatu dira. Horrela, Homeless Film Festivaleko palmaresa, UPV/EHUko ikasleek egindako film laburrei dagokionez, honela geratu da.

  • Lehen saria: “Oportunidad”. Vasanti Reymond, Itsasne Rivera eta Pablo Rodriguezek egina.

3D6A1302

  • Bigarren saria: “Conciencia”. Ainhoa Balado, Diego Barturen, Amal Benslaiman eta Yaiza Blancok egina.

3D6A1286

  • Hirugarren saria: “Una vida poco deseada”. Maialen Devesa, Laura Diosado, Maider Echarri eta Haizea Erdociak egina. 

3D6A1272

 

UPV/EHUko film labur irabazleez gozatu ondoren, Homeless Film Festival jaialdiaren seigarren edizioari amaiera emateko unea iritsi da. Jaialdiaren azken txanpa Santurzineko Kalean sailean hautatutako film laburren eskutik etorri da, Iñigo Cobo zuzendariak aurkeztu dituelarik. Proiektatutako lehenengo lana aurretiaz proiektaturiko “Quien eres” izan da. Bigarrena Karishma Holik egindako “The Woman Under the Tree”, lehen aldiz ikusi ahal izan dena. Filmak South Beach-eko etxerik gabeko emakume baten istorioa kontatzen du, zuhaitz baten azpian eserita dagoela kalearen beste aldeko etxe batean bizi den familiari begira denbora ematen duela. Eta Bizitegik urtez urte egiten duen pastel handi horren ginga gisa, ikusleek gaur arratsaldean Bilbon estreinatu den “Votamos” laburmetraiaz gozatu ahal izan dute. Santiago Requejoren lanak osasun mentala jartzen du mahai gainean, eta igogailuaren aldaketa bozkatzeko bizilagunen ohiko batzar batetik abiatuta auzo bizikidetzaren mugei buruzko eztabaida aurkezten da.

3D6A1305

Horrela iritsi da 2021eko edizioaren amaierara, berriz ere Bilbora gizartearengandik baztertuta dauden pertsonen egoerari buruzko eztabaida ekarri duena. Beste urte batez, Bizitegiko langileen, erabiltzaileen, ikastetxeetako edo unibertsitateko ikasleen eta publiko orokorraren arteko topaketak emozio eta hausnarketa handiko uneak ekarri ditu. Homeless Film Festival 2022an itzuliko da, eta gaur bertatik gonbidatuta zaudete.

3D6A1227