“Bizitza erdigunean” estreinatuko dugu!

La vida en el centro POSTER w 1

Homeless Film Festival jaialdiaren 2020ko edizioaren baitan Bizitegiren 40 urteko ibilbidea jasotzen duen ‘Bizitza erdigunean’ dokumentala aurkeztuko da. Estreinaldia azaroak 19ko arratsaldeko pasean izango da, arratsaldeko 19:00etatik aurrera.

Iñigo Cobok zuzendutako lanak Bizitegi osatzen duten pertsonen bizipenak kontatzen ditu; erabiltzaile, langile edo boluntarioenak besteak beste; eta horren helburua da atzera begiratuta gure gizartearen etorkizunari erreparatzea. Dokumentalak elkartea hurbil sentitzen duten pertsona guztientzat honek izan duen eraginaren errepasoa egiten du, 40 urteko historian izan duen bilakaera erakutsiz. Eta hausnarketa garrantzitsua egitera deitu nahi du gizartea giza bazterketa ezabatu eta gizarte justuago bat eraikitzeko bidean. Horretarako hainbat pertsona gonbidatu ditugu, bi ardatzen gainean hausnarketa egiten lagundu diezaguten: bata, erreferentziazko testuinguru orokorra, Covid-en osteko garaian berrikuntza sozialetik abiatuta politika publikoak birpentsatzeko; eta, bestea, diskurtso berri baten beharra, esperantza gehitu, erantzun berriak ekarri, gizartea mugitu eta kritikoa izango dena. Hain zuzen ere, desberdina dena ikusarazi eta aldaketa egiten lagunduko duena.

Horien guztien ekarpenekin hainbat bideo prestatu ditugu, zuekin partekatuko ditugunak, eztabaida eta parte-hartze gune bat sortzeko asmoz. Astero, eta 2021 hasiera arte, Bizitegi-ren webgunean (www.bizitegi.org) eta gure sare sozialetan honako lagunen bideoak zabalduko ditugu: Merkat Bernaola, Inmaculada Cereceda, Jose Antonio de la Rica, Alfonso Dubois, Txema Duque, Fernando Fantova, Itziar Gandarias, Miren García, Jon Garmendia, Marije Goikoetxea, Daniel Innerarity, Angel Toña, Jose Uriarte eta Imanol Zubero, besteak beste. Gure gonbidapena luzatzen dizuegu gure espazioa partekatu eta nahi dituzuen ekarpenak egiteko.