Jaialdia

Homeless Film Festival jaialdiak, zinemaren eta antzerkiaren bidez, lehen lerrora dakar etxerik gabeko eta gizarte-bazterketako egoeran dauden pertsonen errealitatea. Jaialdi hau 2011n hasi zen Manchesterren (Erresuma Batua), eta 2016az geroztik Bizitegik antolatzen du jaialdia Bilbon, arte eszenikoen bidez inklusioari buruzko hausnarketa bultzatzeko. 2025ean, Homeless Film Festival jaialdiaren 10. edizioa egingo du Bizitegik Bilbon.

Jaialdiak film laburrak grabatzea eta ekoiztea sustatzen du, baita baztertuta dauden pertsonekin antzezlanak sortzea eta antzeztea ere, pertsona horiek ahalduntzeko eta bizi dituzten errealitateei ahotsa emateko. Film laburren proiekzioa eta etxegabetasunari eta gizarte-bazterketari buruzko antzezlanen emanaldia bateratzen ditu zinemaldiak.

Trofeo-b

Besarkada Saria.