Guztiaren gainetik… Homeless Film Festival!
V. Homeless Film Festivalen lehen egunean, gizartean baztertuta dauden pertsona guztiek bizi duten errealitatea erakutsi duten istorio hunkigarriak jarri dira mahai gainean. Pandemiaren ondorioz beren egoera larriagotu duten pertsona horiek guztiek egoera hori nola bizi duten azaldu nahi izan digute, eta zoritxarrez, berriro ere gizarteko ahantzi nagusiak dira.
Bizitegi elkarteko erabiltzaileek osatutako Kuskurrum antzerki konpainiak hasiera eman zion egunari, Cloti Perezek zuzendutako “Como siempre… Kuskurrum” lanarekin. Lana bideoz grabatu dute eta Bizkaia Aretoaren pantailan jarri dute ikusgai, egungo errealitatera egokitzeko gaitasun handia erakutsiz.
Ondoren, Ibarrekolanda BHIko talde batek Ikustezinak performancea antzeztu du. Azkenik, Bizitegiko Zenbatu konpainiak itxi du goiza, Ivan Iparragirreren gidaritzapean.
Arratsaldean, UPV/EHUko ikasleek egindako film laburrak eta Santurzineko KALEAN sailean proiektatutakoak ikusi ahal izan ziren. Jaialdiaren lehen egunarekin amaitzeko, Zenbatu konpainiak taularatutako “No te rindas” antzezlanaz gozatu genuen berriro.
Osasun-egoera dela eta, Bizkaia Aretoko asistentzia parte-hartzaileetara eta gutxieneko publiko batera murriztu da, eta egun osoan streaming bidez jarraitu ahal izan da Bizitegiko kanaletan.