Kontzientziak aktibatzeko antzerki saioa
Kuskurrum taldea 2019ko Homeless Film Festival jaialdian arituko da, azaroaren 13ko goizeko saioan.
Bizitegiko Kuskurrum antzerki taldea 1999an sortu zen Bilboko Otxarkoaga auzoan, elkartearen Birgaitze Zentroan, hain zuzen ere. Duela 19 urte Miguel de Cervantesen “el juez de los divorcios” obraren lehen antzezpenetik, antzerki taldeak 16 obra antzeztu ditu, horien artean “Sancho Panza en la ínsula de Barataria”, Cervantesena ere bai, eta Agatha Christieren “la ratonera”.
Proiektu honen helburu nagusia artearen eta sormenaren bidez gaitasun kognitiboak lantzea eta garatzea da, familia txiki hau osatzen duten elkarteko erabiltzaileek bizi dituzten egoera onak alde batera utzi gabe.