Homeless Film Festivalaren V. edizioa aurkeztu da

HFF cartel

Homeless Film Festivalaren bosgarren edizioa azaroaren 18an eta 19an izango da Bilboko Bizkaia Aretoan. Jaialdia beste urte batez Bizitegik antolatua dago, eta aurten COVID-19 pandemiaren eraginez ezarritako mugen eraginpean garatuko da, bertaratzea mugatua izango delarik. Horregatik, goizetako ekintzak eskola eta erakundeetara bideratuta egongo dira eta soilik streaming bidez jarraitu ahal izango dira. Arratsaldeko ekintzak, aldiz, publiko guztira zabalik egongo dira, baina beti ere aforo mugatuarekin. Hala ere, streaming bidez jarraituko ahal izango dira horiek ere.

Izan ere, jaialdia publiko zabalari eskaintzeko asmoarekin berau oso-osorik streaming bitartez emango da Bizitegiren kanaletan, eta izen-ematea hurrengo plataformaren bitartez egin daiteke: www.bizitegi.org/inscripciones. Horrez gain, jaialdiaren xehetasunak ezagutu ahal izateko Bizitegik honen webgune espezifikoa eguneratua dauka: https://homelessfestival.org/.

Giza zinema eta antzerki jaialdi honek etxegabeen eta gizarte-bazterketa egoeran daudenen ikusgarritasun eta inklusioan jartzen du jomuga. Ekimen honek Bilboko Udala, BBK, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa dauka. Jaialdia 2011n jarri zen martxan Manchesterren (Erresuma Batua), munduan zehar etxegabeengan fokua jartzen zuen lehen jaialdia izanik.

D6A6262

Ezkerretik hasita Mónica Fandiño (Bizitegi), Miren Gabantxo (UPV-EHU), Iñigo Cobo (Santurzineko zuzendaria eta “Bizitza Erdigunean” dokumentalaren zuzendaria) eta Eider Aznar (Begoñazpi Ikastola)

Antzerkiaren bitartez gizartea kontzientziatuz

Azaroaren 18ko goizeko emanaldia antzerki sozialera eskainia izango da oso-osorik, eta ikasleei zuzenduta izango da. Jaialdia Bizitegi elkarteko erabiltzaileek osatutako Kuskurrum antzerki konpainiak inauguratuko du goizeko 11:00etan, Cloti Perezek zuzendutako  “Como siempre… Kuskurrum” antzezlana eskainiz. Ondoren, Bizitegiko Zenbatu taldeak Ivan Iparragirrek zuzendutako ‘No te rindas’ antzezlana aurkeztuko du. Goizari bukaera emateko, Ibarrekolanda BHIko ikasle talde batek dantza eta bestelako diziplinak batzen dituen ‘Ikustezinak’ ikuskizuna taularatuko du.

Errealitate ezberdinak ezagutzeko zinema

Azaroaren 18an, arratsaldez, festibalak ikus-entzunezko programazioa izango du. Bertan, Santurzine jaialdian etxegabeen pertsonen errealitatea irudikatzen duen Kalean atalean hautaturiko film laburrak proiektatuko dira. Horrez gain, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko ikasleek egindako film labur finalistak ere ikusi ahal izango dira.

Eguna amaitzeko, Bizitegi-ko Zenbatu taldeak ‘No te rindas’ antzeztuko du berriro.

Azaroaren 19ko jardunaldia zinemari eskainia izango da oso-osorik. Goizean zehar, 11:00etatik 13:00etara, Santurzine jaialdian etxegabeen pertsonen errealitatea irudikatzen duen Kalean atalean hautaturiko film laburrak ikusgai egongo dira, eta baita ere Bizitegin ekoitzitako film labur sorta. Era berean, goizeko pase honetan Artxandape Ikastolako, Begoñazpi Ikastolako, Rekalde BHI eta Ibarrekolanda BHIko ikasleek parte hartu duten eskola-lehiaketako film labur finalistak ikusi ahal izango dira.

Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, berriz ere Santurzine jaialdian etxegabeen pertsonen errealitatea irudikatzen duen Kalean atalean hautaturiko film laburrez gozatzeko aukera izango dugu. Horren ostean, Xabier Madariaga kazetariak gidatuko duen arratsaldeko emanaldiaren unerik bereziena iritsiko da, izan ere, jaialdia ixteko Bizitegiren 40 urteko ibilbidea jasotzen duen ‘Bizitza erdigunean’ dokumentala aurkeztuko da.

 Estreinaldi oso berezia: ‘Bizitegi, bizitza erdigunean’

Homeless Film Festival jaialdiaren 2020ko edizioaren baitan Bizitegiren 40 urteko ibilbidea jasotzen duen ‘Bizitza erdigunean’ dokumentala aurkeztuko da. Iñigo Cobok zuzendutako lanak Bizitegi osatzen duten pertsonen bizipenak kontatzen ditu; erabiltzaile, langile edo boluntarioenak besteak beste; eta horren helburua da atzera begiratuta gure gizartearen etorkizunari erreparatzea. Dokumentalak elkartea hurbil sentitzen duten pertsona guztientzat honek izan duen eraginaren errepasoa egiten du, 40 urteko historian izan duen bilakaera erakutsiz. Eta hausnarketa garrantzitsua egitera deitu nahi du gizartea giza bazterketa ezabatu eta gizarte justuago bat eraikitzeko bidean. Horretarako hainbat pertsona gonbidatu ditugu, bi ardatzen gainean hausnarketa egiten lagundu diezaguten: bata, erreferentziazko testuinguru orokorra, Covid-en osteko garaian berrikuntza sozialetik abiatuta politika publikoak birpentsatzeko; eta, bestea, diskurtso berri baten beharra, esperantza gehitu, erantzun berriak ekarri, gizartea mugitu eta kritikoa izango dena. Hain zuzen ere, desberdina dena ikusarazi eta aldaketa egiten lagunduko duena.

Horien guztien ekarpenekin hainbat bideo prestatu ditugu, zuekin partekatuko ditugunak, eztabaida eta parte-hartze gune bat sortzeko asmoz. Astero, eta 2021 hasiera arte, Bizitegi-ren webgunean (www.bizitegi.org) eta gure sare sozialetan honako lagunen bideoak zabalduko ditugu: Merkat Bernaola, Inmaculada Cereceda, Jose Antonio de la Rica, Alfonso Dubois, Txema Duque, Fernando Fantova, Itziar Gandarias, Miren García, Jon Garmendia, Marije Goikoetxea, Daniel Innerarity, Angel Toña, Jose Uriarte eta Imanol Zubero, besteak beste. Gure gonbidapena luzatzen dizuegu gure espazioa partekatu eta nahi dituzuen ekarpenak egiteko.

Bere esentziari men eginez, Homeless Film Festivala dokumental hau munduari erakusteko gune aproposa bilakatzen da, eta etorkizunean publiko orokorrak honetaz gozatu ahal izatea espero da.

 

Argazkiak: https://www.flickr.com/photos/homelessfestival/albums/72157716734474346