Homeless Film Festival 2021 aurkeztu da

3D6A0086 1

Azaroaren 17 eta 18an Bilboko Bizkaia Aretoa espazioan izango den Homeless Film Festivalen seigarren edizioa aurkezteu da. Aurkezpen ekitaldian parte hartu dute Aitor Ipiñak (Bizitegiko gerentea), Miren Gabantxok (publizitatean doktorea UPV/EHUn), Iñigo Cobok (Festival Santurzineko zuzendaria), Santiago Requejok (“Votamos” laburmetraiaren zuzendaria) eta Carmen eta María Tamayok (“El quejío de una Diosa” dokumentaleko zuzendariak). Prentsaurrekoan, jaialdiaren edizio berriari buruzko xehetasunak azaldu dituzte.COVID-19  pandemiaren aurkako murrizketak kendu ondoren, Bizitegik antolatutako jaialdia aurrez aurreko formatura itzuliko da. Beraz, antolatzaileek zinema eta antzerkia maite duten guztiak jaialdira gerturatzeko animatzen dituzte, oso hunkigarria izango dela aurreikusten baita.

Etxerik gabe edo gizartearengandik baztertuta dauden pertsonen inklusioa bilatzen duen zine eta antzerki jaialdi honek ikusgarritasuna eta inklusioa azpimarratzen ditu, Bilboko udala, BBK eta Euskal Herriko Unibertsitatearen babesa du. Aurten ere, Homeless Film Festival Euskadiko erreferentziazko gizarte zinema eta antzerki jaialdia izango da, eta xehetasunak https://homelessfestival.org/ webgunearen bidez ezagutu daitezke. Bilbon egiten den Homeless Film Festival jaialdia 2011n Manchesterren (Erresuma Batua) antolatzen hasi zen jaialditik dator, eta zinema-industria etxerik gabeko pertsonengan arreta jartzeko erabiltzen duen munduko bakarra da.

Homeless Film Festival 2021 - Presentación